XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guganako maitetasunezko suban gori-gorituba zure Semearen biyotza, zurearekin bat-egiña aldi onetan geratu zan; eta antzaren antzaz, zurea Arena berbera dirudi.
¡Uso ixill-garbiya! zure kabiya Jesusen biyotzean egin dezu; ta arako ujol-ondoko usoa Noe-ren kutxan sartzen eta irteten zanez, beste ainbeste egiten dezu, zauri batetikan sartu, bestetikan berriz irtenaz.
Zure sarrera uso arena baño samiñagoa izan arren, ura baño zintzo ta ziurrago atzera etortzen zera; baita ark emandako berriya bañon atsegiñagoa eman, au da, guztiyentzako errukitasuna.
Zure Semearen atsekabe-ujola, orduntxe bukatu zan; baña Zuretzat, larriyen larriyenak etortzekoak ziran: Negarrez urturikan, Semearen gorputza besarkatzen dezu; zinzilika zeuden larru ta aragi puskak egoki jartzen, arantzazko buruntziya
¡Au naigabe! ¡au miñ! ¡ikaragarrizko atsekabe!.